Bizkaitarrak gipuzkoarrak
Euskaltzale antolatuak
Urdiñarbera garoaz
Ilusioaren olatuak
Bertan neskaren egunak
Dira astero zapatuak
Ta azeriek eiten dabez
Oilarraren goiz kantuak
Goian da elur kantari
Behean zulo mutu bat
Kanta ederrak emon doguz
Otordu itzelak hartuak
Agur xiberu maitea
Zeugaz goaz gozatuak
Noiz bueltau tramatzen gabiltz
Hortik atara kontuak.
Euskal herri danetatik
Ziberuara joanda
Bertaratu egin ginan
ez egotera etzanda
Media, dantza, jolasak
Eta gauean parradanda
Musikan omendu dogu
Eskozia ta irlanda!
Antolatzaileak bikain
Gainera merkea, ganga.
Barriro errepikatzeko
Hori da danon demanda
Guztioi mila mosu
hau plazer utsa izan da!
(Haritz eta Aitor)
Eskerrik asko bertsolari eta musikariei asteburuari toke berezia emategatik
Escribir comentario
Zuberoa (lunes, 07 marzo 2016 10:24)
Zelako asteburu itzela!! eta zelako argazki ederrak!!
LARRAITZ (lunes, 07 marzo 2016 10:50)
Zelango paraje ederra eta jendea, ederrago ondiño!!!!
Zuri argazki ikaragarriak, benetan!!!!